Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
Elikagaien xahuketa
EHU Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataformari atxikita dago 2020tik. Horrela, elikagaiak xahutzearen aurkako konpromisoa sinatu du, eta Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) lortzeko bidean aurrera egin du, bereziki GJH 12 “Ekoizpen eta kontsumo arduratsua”.
Botaiozu begirada bat «Neurtu murrizteko» proiektuari, EHUko hiru campusetako jatetxe-zerbitzuetan sortutako hondakinen neurketaren inguruan, bai eta Elikagaiak xahutzearen aurkako dekalogoari ere.
Animatu eta proposatu ideia berriak!
Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/elikagaien-xahuketa

