Sare Berdeak EHU unibertsitateko ingurumen jarduera hobetzeko borondatea duten IIP, TEKAZEL eta ikasleen arteko aliantzak sortzeko proiektua da. EHUn burutzen diren ekintza eta ekimen eraldatzaile guztiak bideratu nahi ditu.
2021. urtean proiektu pilotua Nerbioi-Ibaizabal eskualdean etaGaldakaoko udalerrian garatu zen. 2021eko urritik aurrera, Busturialdea-Urdaibai, Txorierri, Uribe Kosta, Durangaldea, Uribe-Butroe, Lea-Artibai, Lea-Ibarra eta Arratia eskualdeetara hedatzen da. Ideia, pixkanaka-pixkanaka, Bizkaiko lurralde osora hedatzea da. Informazio guztia Sare Berdeak weborrian dago. 2025. urtean Sare Berdeak EHU unibertsitate programa ere garatzen hasten da.
Interes komunak dituzten pertsonen artean sareak ehuntzen lagundu nahi du. Batu ditzagun indarrak eta egin dezagun bidea unibertsitate-komunitate mailan aldaketak lortzeko. Gure lan-taldearen laguntza izango duzu.

Ez itxaron gehiago eta egin aldaketa positiboak EHUn gure taldearen laguntzarekin.